Eskolako ikasle eta irakasleak izango dira ostiralean inauteriei hasiera emango dietenak. Eguerdi partean emanaldia eskainiko dute. 18:00etatik aurrera Lagunartekoak eskean aterako dira eta herriko hainbat etxetan hartu-irtena egin ondotik, elkartean afaria egingo dute.
Biharamunean, otsailaren 3an, herri osoari egin diete inauteri giroan sartzeko gonbidapena. Goizean, Lagunartekoek elkartean gosaldu eta baserrietarako bidea hartuko dute. 18:00ak aldera bueltatuko dira herrira eta zain izango dituzte herritarrak elkarrekin kalejira egiteko. Guraso elkartekoek prest omen dute sorpresaren bat eta beste herritarrei ere mozorrotu eta animatzeko eskatu diete. Herri afaria izango da 21:30ean Pake Toki elkartean eta afalondoan erromeria eta BRII DJa. Afarira joan nahi dutenek 616 25 01 35 edo 618 59 49 27 telefonora idatzi beharko dute otsailaren 2a baino lehen. Helduek 18 euro eta haurrek 10 euro ordaindu beharko dituzte.