Inauteriak 2024

Erasote auzoko eskelarien argazkiak, barren barrendik atereak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 31a, 09:30

Gaurkoa astelehen itxurako asteazkena izanen da leitzar askorentzat. Atzo zuten inauterietako azken eguna eta gerrietan eta eztarrietan festaren arrastoak nabari baziren ere, inauteriei bukaera borobila emateko lagun kuadrilla polita ibili zen eskean. Aurrerako atarian gosaldu eta Erasote auzora joan ziren eskelariak eta txistulariak. Baserriz baserri, kantu, kontu eta dantza... giro ederrean ibili ziren. Eskea barrutik nola bizi izan zuten ikusteko aukera duzue Juan Mari Zabaleta Sorok egindako argazki sorta honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun