Inauteriak 2024

Leitzako Erasote auzoan ibili dira gaur eskelariak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 30a, 17:00

Aurreko egunetan baino talde txikiagoa, baina beste egunetan bezain giro ederrean ibili dira gaur ere eskelariak. Txistulariek lagunduta, Erasote auzoko baserrietaraino eraman dituzte inauteri doinuak. Gaurkoa dute inauterietako azken eguna Leitzan eta azken kartutxoak erretzen ari dira. Eskean ibili ondotik, atsaurea aldatu, zaku, maskara, adar, zapel... azpian ezkutatu eta atsaure tradizionalean parte hartuko dute horietako askok. Kalejira bukatu ondotik, musika izanen dute karrapean eta pesta goizaldeko ordu ttikiak arte luzatuko da ostatuetan. Argazkiak: Jone Arraras eta Juan Mari Soro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun