Gorriztaran, Arkixkil, Erreka eta Sakulu auzoetaraino ailegatu da gaur inauteri giroa. Bi taldetan banatu dira eta batzuk txistulariek lagunduta eta besteak Incansables Txarangakoekin, giro ederrean ibili dira. Aurreran bazkaria egitekoa zuten horietako batzuk. Arratsaldean haurrak izanen dira protagonistak. 17:00etan kalejira eginen dute trikitilariekin eta ondoren txokolate jana izanen dute. 19:00etatik aurrera Xaibor DJaren emanaldia izanen dute karrapean. Argazkiak: Amaia Etxeberria eta Jone Arraras
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.