Inauteriak 2024

Irudimenak eta umore onak gainezka egin dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 12:00

Eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu zen eguerdiko desfilean. Atsauretu eta paperean sartuta batzuk, haiei begira besteak. Kale nagusian dantzan ibili ziren afrikarrak eta andaluziarrak, izozkiak banatzen Eliseo izozki saltzailea, zezen aurrean larri ibili ziren batzuk eta Leitzako osasun etxeko langileek ordu estrak sartu zituzten. Elizaren bueltan bildutakoak bataiatzen ere nahiko lan izan zuten... Horiekin batera, erleak, arrantzaleak, Iruñeko sanferminetako pertsonaiak, October festekoak… irudimena izan zen muga bakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun