Inauteriak 2024

Inauteri giroa hasi da zabaltzen Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 18:30

Koloretako oihalak eta globoak balkoietan eta baserriko hainbat pertsonaia kaleetan. Inauteri giroa hasi da zabaltzen Leitzan. Erleta eskolako ikasle eta irakasleek kalejira egin dute eguerdian eta han ibili dira barazkiak, artzainak, baserritarrak, txorimalo eta beleak… musika eskolako fanfarrearen eta trikitilarien doinuak dantzatuz, umore ederrean. Asteartera arte luzatuko den inauteri giroaren lehenbiziko seinalea izan da gaurkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun