Inauteriak 2024

Leitzako atsauretuen bazkarirako txartelak salgai izanen dira asteazkenera arte

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 22a

Ilbeltzaren 28an, igandea, atsauretuen bazkaria eginen dute Eskolako jangelan, eta txartelak salgai daude asteazkenera arte, 28 eurotan Gaztañaga eta Leitzarran eskuragai.

Menuak barne hartuko ditu mariskoz betetako piperrak, zerba-penkak, txanpiñoiak urdaiazpikoarekin, zerri-ukondoak, goxua edo sorbetea eta edariak (ardoa, sagardoa, kafea eta ttantta). Bazkariaren ondotik Incansables txarangak alaituko du giroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun