23. Korrika

Korrika batzordeen bilerak eginen dituzte heldu den egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 12:00

Martxoaren 14an Irunen hasi eta 24an bukatuko da Korrika Baionan. Tartean, eskualdeko hainbat herri gurutzatuko ditu: martxoaren 15ean Baztandik pasako da, 19an Leitzatik eta Goizuetatik eta 23an Bortzirietatik eta Xaretatik.

Korrikaren etorrera antolatzeko, Korrika batzordeak martxan paratu dituzte eta heldu den egunetan izanen dituzte lehen bilerak.

  • Goizuetako Korrika Batzordea: urtarrilak 17, asteazkena, 17:15ean udaletxean.
  • Bortzirietako Korrika Batzordea: urtarrilak 17, asteazkena, 18:00etan, Berako Beralandetan.
  • Xaretako Korrika Batzordea: urtarrilak 19, ortziralea, 19:00etan,  Zugarramurdiko Akelarrenean.
  • Malerrekako Korrika Batzordea: urtarrilak 24, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean,  Donezteben, Mankomunitatearen egoitzan.
  • Baztango Korrika Batzordea: urtarrilak 31, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Elizondoko Suinki euskaltegian.

Leitzan, aldiz, atzo elkartu ziren lehenengoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun