Abenduaren 23an, larunbatean, Leitzako parajeetan barna mendi irteera antolatu du Aurrera elkarteko Mendibil Mendi Taldeak. Bost bat orduko ibilaldia izanen da eta Plazaolako tren geltokitik abiatuko dira 08:30ean. Handik, Arremiako lepora igoko dira, Olantzeko zubia pasa eta Urdolara iristeko. Bidean aurrera egin eta Eguzkizko muñora igoko dira gero, ibilaldia herrian bukatzeko. 17,5 kilometroko ibilbidea da, 850 metroko desnibel positiboa duena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.