Urriaren 21ean Nafarroako Bertsolari Txapelketako Leitzako saiora joateko bi sarrera lortu nahi dituzu?

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 15:30

Urriaren 21ean Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatuko dute Leitzako Herri Aretoan 17:30ean. TTIPI-TTAPAk sarrera bikoitz bat zozketatuko du Ttipi Txartela dutenen artean bertso saiora joateko. Urriaren 16a izanen da parte hartzeko azken eguna, eta egun horretan bertan jakinaraziko dute zein den irabazlea. Parte hartu nahi duzu? Egin klik hemen. Zorte on!

Urriaren 21ean, larunbata izanen da saioa Leitzako Herri Aretoan eta sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Fernando Ziganda Urdanpilleta, Saats Karasatorre Martinez eta Josu Sanjurjo Alzuri lesakarra. Ander Aranburu Arriola ariko da gaiak jartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun