Mendialdea elikadura

Mendialdeko Azoka Ibiltaria Areson eginen dute igande honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 20a, 18:00

Argazkia: Felix Loiarte.

Igande honetan, irailaren 24an, Areson eginen dute Mendialdeko Azoka Ibiltaria, Aresoko Udalak, Cederna Garalur elkarteak, Habelarte Mendialdeko Baserritarren Elkarteak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta. 10:30etik 14:00etara elikagaien eta artisauen lanak ikusgai eta salgai izanen dira plazan.

Elikagai ekoizleen hamabost postu eta artisauen hamabi postu jarriko dituzte Aresoko herriko plazan. Tartean eskualdeko hainbatek parte hartuko dute: Aresoko Jesus Artola (txekor haragia), Aresoko Geno Telletxea (sasoiko barazkiak), Aresoko Felipe Borda baserria (sasoiko barazkiak), Aisoko banarra (banabarrak eta pintxoak), Saldiasko Taloak, Leitzako Txokosfera (txokolatea), Goizuetako Domiña (betizu haragia, saltxitxoia eta txorizo ekologikoa) eta Erratzuko Pittika (behi gasna ekologikoa).

Artisauen artean bi eskualdeko izanen dira: Aresoko Trok tailerra (larru lanak) eta Goizuetako Txirikorda (osagarriak eta bitxiak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun