Noka eta toka Leitzako hizkeran aritzeko ikastaroa antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 15a, 16:00
Fernando Oiartzunek emanen du ikastaroa.

Hiketan oinarrizko maila lortzeko eta noka eta toka Leitzako hizkeran aritzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak, Alke Leitzako Kultur Taldeak eta Cederna Garalur elkarteak. Zortzi saio izanen dira eta izena irailaren 22ra arte ematen ahal da.

Eduki teorikoak eta hizketan aritzekoak landuko dituzte, metodologia komunikatiboa eta parte hartzailea erabiliz.

Urriaren 20an hasi eta ostiralero 19:00etatik 20:30era Mimukai aretoan bilduko dira: urriaren 20an eta 27an, azaroaren 10ean, 17an eta 24an eta abenduaren 1ean, 15ean eta 22an. Hika eta noka. Noka ere toka! liburua egin duen Fernando Oiartzunek emanen du ikastaroa.

Izen ematea

Izena irailaren 22ra arte eman daiteke euskara zerbitzura deituz (948 51 08 14) edo idatziz (e-mailez laga@iparmank.eus-era idatziz edo Whatsappez 649 36 41 89).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun