[ARGAZKIAK] Leitza Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdian

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 17a, 12:30

Leitzak galdu egin zuela atzo Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalerdia, Markina-Xemeinen aurka. Baina horren gainetik «harro» mintzatu da Aurrera pilota elkartea finalerdietan parte hartu dutelako. «Egun zoragarria» izan zela nabarmendu nahi izan du eta eskerrak eman nahi izan dizkie atzo Zumarragara hurbildu ziren pilotazale guztiei. Irudi hauetan pilotariak eta zaleak ageri dira.

Argazkiak: Aurrera pilota elkartea.

«Atzokoa ere egun zoragarria izan zen. Eskerrik asko atzo Zumarragara hurbildutako pilotazale guztiei. Leitzan Euskal pilota maite dugun asko gauden seinale.  Ez genuen lortu partidarik irabaztea, baina harro egotekoa da Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako finalerdietan parte hartu dugulako. Eskerrik asko eta aupa Leitza!». Mezu horixe eman nahi izan dute Aurrerakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun