Aurretik faborito argiak ziren bizkaitarrak eta, pronostikoak betez, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finalerdiko hiru partidak irabazi zizkion Markina-Xemeinek Leitzari igandean Zumarragan. Halere, Leitzatik herritar ugari hurbildu ziren autobusean pilotariei animoak ematera.
Kadete mailan, Leitzako Telletxea eta Sagastibeltzak 22-8 galdu zuten Egurrola eta Ibarzabalen kontra; jubeniletan, Martinez eta Arregi leitzarrak bost tantotan gelditu ziren Alvarez eta Calvoren kontra eta senior mailan, Leitzako Txoperena eta Goikoetxea ere ez ziren hamar tantora ailegatu eta 22-9 galdu zuten Agirremalloa eta Pujanaren kontra.
Euskal Herriko Herriarteko pilta txapelketaren finala Markina Xemeinek eta Oiartzunek jokatuko dute, gipuzkoarrek ere 3-0 irabazi baitzioten Bastidari, Arabako txapeldunari