Bihar goizean hasiko dira Goizuetako txondorretik ikatza ateratzen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 30a, 11:30

Deusen okerrik ez bada, bihar goizean hasiko dira Goizuetako txondorgileak ikatza ateratzen. Suak beheko tiroetara ailegatu behar izaten du ikatza ateratzeko eta joan den astean egitekoa bazuten ere, egun euritsuen ondorioz, pixka bat atzeratu zitzaien prozesua. Fernando Goia txondorgileen taldeko kideak kontatu duenez, «asteartean ailegatu zen azkeneko tirora sua» eta geroztik tenperatura jaisteko freskatzen utzi dute.

Ekainaren 3an piztu zuten Goizuetan txondorra, aurretik prestaketa lan haundia eginda. Eta geroztik zaintza lanetan aritu dira Goizuetako txondorgileak, txandak eginez, egunez eta gauez. Bihar ikusiko dute emaitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun