Zehazki hamabost ekoizlek eta bederatzi artisauek jarriko dituzte beraien produktuak erakusgai eta salgai. Ekoizleen artean Leitzako Saralegi Taloak, Leitzako Txokosfera txokolate artisauak, Erratzuko Pittika gasnategikoak eta Elizondoko Ernaut euskal zerrien produktuen ekoizleek parte hartuko dute. Hortik aparte, gaztak, sagardoa, sagar zukuak, patea, eztia, marmelada, garagardoa, olioa, ardoa eta tomateak izanen dira aukeran.
Ekoizleei dagokienez eskaintza zabala izanen da; bitxiak eta ehungintza, kosmetika naturala, koadroak, jantziak, egur tailak, belarritakoak, zeramika, eguzki loreak...
Hurrengo azokak
- Uztailaren 2an Latasan (Imotz)
- Uztailaren 30ean Jauntsaratsen (Basaburua)
- Irailaren 10ean Leitzan, Talo Egunarekin batera
- Irailaren 24an Areson
- Urriaren 8an Beuntzan (Atetz)