Goizuetako hainbat txoko kantuz alaitu zituzten joan den igandean, ekainaren 11n, Umore Ona Abesbatzako kideek eta herriko kantari gaztetxoek. Hala borobildu zuten ikasturtea. Eta Felix Loiarte herritarrak lehenbizi argazkitan eta ondotik bideoan bildu du kontzertu ibiltaria. Ezin ukatu giro ederra izan zutela; horren testigu da Loiarteren bideo hauxe.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.