Jubenilen lehen mailara igotzeko kanporaketa erabakigarriari ekinen dio Leitzako Aurrera futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 16a, 07:00
Leitzako Aurrera futbol taldeko jubenilek lehen mailara igotzeko bigarren koxka gainditzen saiatuko dira.

Joaneko partida Arkiskilen jokatuko dute igande arratsaldean, Lakuntzako Lagun Artea taldearen kontra eta irabazlea lehen mailara igoko da

Ekainaren erdia igarota, eskualdeko kirol talde gehienek denboraldia bukatua dute. Denek? Ez! Oraindik Leitzako Aurrera futbol taldeko jubenilak lehian dabiltza, Nafarroako bigarren mailatik lehen mailara igotzeko fasean. Bigarren kanporaketa erabakigarriko joaneko partida jokatuko dute ekainaren 18an, igandean 18:30etan Leitzako Arkiskilen. Beraz, larunbatean Aurrera futbol taldearen denboraldi bukaerako ospakizunaren ondotik ere lanean segituko dute Leitzako taldeko gazteak, hurrengo asteburuan Lakuntzan jokatuko den itzuliko partidarako emaitza on baten bila. Kanporaketako irabazlea Nafarroako jubenilen lehen mailara igoko da.

FUTBOLA

Nafarroako bigarren mailako igoera faseko bigarren kanporaketa (joanekoa)

Aurrera KE – CD Lagun Artea, igandean 18:30ean Leitzako Arkiskilen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun