Ekainaren 17an, larunbatean 09:00etaik 10:30era futbol txiki partidak jokatuko dituzte plazan. Futbol Batzordearen eskerra adieraziko zaie honela jokalari txikiei. 11:00etan Aurrera Kirol Elkartea osatzen duten jokalari guztien argazki ofiziala aterako dute plazan (Aurrera Txiki 1etik hasi eta Gorengoen mailara bitarteko 200 jokalari baino gehiago bildu nahi dituzte). Arkiskil futbol zelairako belar artifiziala aldarrikatuko dute. Jokalari guztiak Aurrerako kamiseta, galtza motzak eta galtzerdiak jantzita joanen dira eta albistea hedabideetan zabalduko dute. 11:30etik 13:30era Aurrera Txikiko jokalari guztientzako puzgarriak izanen dira (eguraldiaren arabera, plazan edo eskolan. 13:00etan laguntzaile, kolaboratzaile eta erakundeen arteko luntxa Aurreran. Jose Mari Razkini omenaldia eginen zaio. 14:30ean alebin mailatik Gorengoen mailara bitarteko jokalari guztien bazkaria izanen dute (eguraldiaren arabera karrapean edo eskolako jantokian).