Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak hiru obra hauek proposatu ditu aurtengo lehiaketan itzultzeko: Dostoievskiren Krimena eta Zigorra, Ane Carsonen Autobiography of Red eta Xohana Torresen Tempo de ría. Parte hartzaileek hamar orrialdeko itzulpen proiektua aurkeztu behar izan dute lehiaketara eta horien artean, Uharterena eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzaren lanak aukeratu dituzte. Azken honek Anne Carsonen Autobiography of Red itzuliko du.
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izanen da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orrialde itzultzeko sei hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dituzte epeak.