10:30ak aldera zabaldu dute azoka eta herrian barrena elikagaien postu eta beste horrenbeste artisauen postu jarri dituzte, tartean herritarrak ere.
I. Txondor Eguna
Iragarri bezala, gaur Txondor Eguna ere izan dute. Hala, eguerdian, aurreko asteburuetan prestatutako txondorra piztu dute eta horrekin lotuta, ekitaldi berezia egin dute. Herriko txondorgileek antolatu dute, udalaren, kultur taldearen, Elamaren eta Umore Ona elkartearen laguntzarekin.
Hitzordua borobiltzeko mahaiaren bueltan elkartu eta herri bazkaria egin dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!