2019an egin zuten aurreneko aldiz Mendialdeko Azoka Ibiltaria, eskualdeko udalek eta Cederna Garalur elkarteak sinatutako hitzarmen baten ondoren. Habelarte elkartearen eta Plazaola Partzuergo Turistikoarekin elkarlanean ere ari dira.
Tokiko hainbat produkturen erakusleiho izaten dira azokak. Alde batetik, elikagai freskoenak eta eraldatuenak: arrautzak, gazta, jogurta, hestebeteak, eztia, marmelada, ogia, garaiko barazkiak, olioa, sagar zukua, garagardoa, taloa, txokolatea, patea… Eta bestetik, elikagaiak ez diren produktuenak: artisau xaboiak, zilarrarekin eta larruarekin egindako artisau lanak, kosmetika naturala, zapatak, bitxiak, zurezko tailla lanak… Horrez gain, garaiko eta bertakoen produktuen dibertsifikazioa sustatzeko, eskualdetik kanpoko ekoizleak eta artisauak gonbidatzen dituzte azoketara, eta horretarako «inguruko herrietakoak eta Nafarroakoak» lehenesten dituzte.
Bederatzi azoka
- Apirilaren 16an, Arriben (Araitz).
- Maiatzaren 14an, Arruitzen (Larraun).
- Ekainaren 3an, Goizuetan. Egun horretan Txondor Eguna eginen dute.
- Ekainaren 25ean, Lekunberrin.
- Uztailaren 2an, Latasan (Imotz).
- Uztailaren 30ean, Jaunsaratsen (Basaburua).
- Irailaren 10ean, Leitzan. Egun horretan talo eguna eginen dute.
- Irailaren 24an, Areson.
- Urriaren 8an, Beuntzan (Atetz).