Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia izanen da gaur arratsaldean, 19:00etan, Euskal Herria Plazan Leitzako EH Bilduk eginen duena. David Anaut Peña EH Bilduren Leitzako alkategaiak eta azken zortzi urteotan Leitzako alkatea izan den eta hauteskunde hauetan Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrendan bederatzigarrena den Mikel Zabaleta Aramendiak parte hartuko dute. Ondoko urteetarako proposamenak entzuteko eta babesa adierazteko hitzordua izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.