Estetika zaintzeko produktu eta zerbitzu ugari ditu zentroan: «aurpegiko tratamentu, garbiketa eta makillajeak, depilazioak, manikura eta pedikura, laserra, presoterapia, termoestimulazioa… denetik. Udarako prestatzeko, orain laserra da gehien eskatzen didatena, baita gorputzeko tratamentuak, esfoliazioak eta garbiketak ere».
Gero eta eguzki ordu gehiago dugun egunotan, «larrua ongi babestu behar da, bakoitzaren larruazalaren fototipoaren arabera krema bat edo bestea erabiliz».