Mendialdea elikadura

Mendialdeko Pintxo Potea antolatu dute apirilaren 30etik maiatzaren 19ra

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 19:00

Bertako nekazarien eta artisauen produktuez gozatzeko aukera emanez, Mendialdeko Pintxo Potea antolatu du Cederna Garalur elkarteak. Apirilaren 30etik maiatzaren 19ra eskualdeko produktuekin landutako pintxoak dastatzeko aukera izanen da. Maiatzaren 5ean Leitzan eginen dute.

Igande honetan, apirilaren 30ean, Etxalekun (Imotzen) eginen dute Mendialdeko Pintxo Potea; maiatzaren 5ean, berriz, Leitzan. Lopenea hostalean Leitzako Gorritz gaztak eta Saralegi taloak; Zortziko Labetxean Gorritz gaztak eta Leitzako Txokosfera txokopintxoak dastatzeko aukera izanen da.

Maiatzaren 12tik 14ra Jauntsaratsen (Basaburua) eta maiatzaren 19an Lekunberrin eginen dute pintxo potea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun