Ttipi Txartela

«Leitza beti izan da oso herri kirolaria»

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 13a, 12:00

Aurten 10 urte egingo du Asier Arzallusek Leitza kirolak denda irekitzea erabaki zuela; «kirolari profesionala izan naiz, saskibaloiko jokalaria, eta asko gustatzen zait kirolaren mundua. Gainera, inguruan ez zegoen horrelako dendarik eta beharra ikusten nuen».

Bertan, kirola egiteko beharrezko guztia eskaintzen dute; «haur eta helduentzako arropa, oinetakoak eta osagarriak, mendikoak eta kalerako. Izan ere, gaur egun kirol arropa asko erabiltzen da kalean ere». Sasoiaren arabera aldatzen dute eskaintza; «neguko eta udako denboraldiak ditugu. Neguan beroa emateko, euritarako eta horrelakoak saltzen ditugu eta orain, udaberritik aurrera, arropa motzak eta freskoagoak».

Leitza «beti izan da oso herri kirolaria eta bizitza osasungarria eramate aldekoa. Ez du talde kirol bat izan beharrik; paseoak ematea, mendian ibiltzea, polikiroldegian aritzea… jendeak pozik hartu du horrelako denda bat herrian, gugana etorriko ez balira ez ginateke hemen egongo. Beste hamar urtez segitzea espero dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun