2019an egin zuten azken aldiz Leitzulia BTT proba, eta 2020an, 2021ean eta 2022an bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek. 2019koa laugarren edizioa izan zen eta 326 txirrindularik osatu zuten Leitzako mendietan barna 42 kilometroko ibilbidea. Guztien artean Haimar Zubeldia izan zen aurrenekoa. Ibilbidea osatzeko bi ordu eta bost minutu behar izan zituen. Azkenak bost orduren bueltan helmugaratu ziren.