Ados pilota elkartearen binakako txapelketako bi partida jokatuko dituzte ilbeltzaren 21ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 10:00
Goiuri Zabaleta leitzarrak bigarren partida jokatuko du.

Larunbatean 18:00etan hasita, Iturriaga eta Galeano, Etxekolonea eta Mujikaren kontra eta Zabaleta eta Agirre, Aldaregia eta Mendibururen kontra ariko dira

Ados pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako bi partida jokatuko dituzte ilbeltzaren 21ean, larunbatean 18:00etan hasita Leitzako Amazabal pilotalekuan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da eta bi partidetan Leitzako pilotariak izanen dira.

Lehenbiziko partidan, Iturriaga leitzarra eta Galeano, Zubietako Etxekolonea eta Mujikaren kontra ariko dira. Bigarrenean, Zabaleta leitzarra eta Agirre, Aldaregia eta Mendibururen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun