Inauteriak 2023

Inauteriak ospatuko dituzte Leitzan ilbeltzaren 20tik 25era

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 19a, 08:00

Bihartik aurrera musika, besta eta umore ona izanen dira nagusi sei egunez herrian

Hau izanen da inauterien egitaraua:

Ilbeltzak 20, ostirala 

Goizean Erleta eskolako ikasleen emanaldia auzoetan. Segidan kalejira.

Ilbeltzak 21, larunbata

14:00etan Aurreran bazkaria eskean aterako direnentzat. 16:00etan auzoetako eskea. 00:00etan karaokea Atekabeltzen. 

Ilbeltzak 22, igandea

12:00etan gurdien irteera eta mozorroen kalejira Incansables txarangarekin. 12:00etatik 14:00etara txu-txu trena herrian. 14:30ean bazkaria eskolako jangelan. Ondoren Incansables. 16:00etatik 18:00etara Txu-txu trena herrian. 19:00etatik 22:00etara DJ Oixani.

Ilbeltzak 23, astelehena 

09:00etan Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu auzoetako eskea txistulariek eta Incansables txarangak lagunduta. 17:00etan umeen kalejira trikitilariekin. Gero txokolatada. 19:00etatik 22:00etara DJ Oixani.

Ilbeltzak 24, asteartea

09:30ean Erasote auzoan eskea herriko txistulariekin. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak frontoian. 14:30ean eskelarien bazkaria Aurreran. 16:00etatik 18:00etara puzgarriak frontoian. 18:30ean atsaureen kalejira herriko musikariekin. 20:00etatik 22:00etara eta 23:30etik 01:00etara Gabenara taldea plazan.

Ilbeltzak 25, asteazkena

17:00etan Ekain pailazoaren ‘Aho bete hortz’ ikuskizuna Herri Aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun