Euskaraldia

Euskaraldiko txapak banatuko dituzte ostegunean eta ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 17:00

Ostegun eta ostiral honetan, azaroaren 10ean eta 11n, 19:00etatik 20:00etara Euskaraldiko txapak banatzen ariko dira Leitzako Karrapen. Horrez gain, Hitzez ekiteko garaia leloa duten aurtengo Euskaraldiko banderatxoekin etxeetako balkoiak apaintzeko deia egin dute Leitzako Euskaraldiko kideek. Banderatxoak bost eurotan Maimur liburu dendan eta Euskara Zerbitzuan eros daitezke. 

Oraindik Euskaraldian izena eman ez dutenek izenematea.euskaraldia.eus atarian egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun