Hurrengo saioak urriaren 2oan Araitz-Betelun eta Goizuetan urriaren 27an eginen dituzte. Herritarrei hitzaldi horietara joateko deia egin diete.
Bideoan ageri den bezala, «energetikoki burujabeak izateko eta herritarren harremanak indartzeko» hasi dute bidea, «gure inguruan dauzkagun baliabide naturalak aprobetxatuz energia berriztagarrien aldeko apustua eginez». Gaineratu dutenez, «berriztagarriak sustatuz, erregai fosilen erabilera gutxituko dugu» eta krisi klimatikoari aurre eginez «onura haundiak» izanen dira: «batetik, gure baliabideak erabiliko ditugu, askoz ere merkeagoa izanen da, eta kanpotik energia gutxiago ekarriko dugu».