Uda giroa

[ARGAZKIAK] Goizuetako festak gazte egunarekin abiatu dira

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 13a, 20:00

Pasa den igandean Umeen Eguna ospatu zuten eta gaur larunbata Gazte Eguna izan dute Goizuetan. Bihar igandea, 14:30ean, festei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa botako dute Goizuetako suhiltzaile boluntarioek. Argazkiak: Felix Loiarte.

Abuztuak 13, larunbata

11:00etan pilota goxoa txapelketaren finala 14:30ean gazte bazkaria ikastolan. 18:30ean Zuttik elektrotxarangarekin poteoa. 20:00etan gazte txupinazoa  gaztetxean. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 23:00ean Gabezin taldearekin dantzaldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun