Leitzako Pesta Batzordeak piztutako txupinazoak eman zien hasiera abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldean, Leitzako santiburtzio pestei. Aurretik, halere, zenbait ekitaldi izan ziren: Etxera bidean mosaikoa plazan Leitzako Sarek antolatua, Kuxkuxturekin kantu-bira, jubilatuen bazkaria eta kantu bazkari herrikoia karrapen… Eta ondorik, zer esanik ez: lehen suziria entzun orduko kalejiran ibili ziren Incansables txaranga, txistulariak, erraldoien konpartsa eta gaiteroan herrian barrena eta gauean kontzertua izan zuten Burutik eta Pleura taldeen eskutik.
Gaurko Aurrera Dantza Taldeko ezpata dantzarien saioa Facebooken ere
Gaur egun handia izanen dute Leitzan eta beharbada eguneko erakargarririk handiena, eguerdian Aurrerako ezpata dantzarien saioa izanen da. Hau zuzenean plazan ikusteko aukerarik ez duenarentzat Internet bidez ikusteko aukera ere emanen du Leitzako udalak, udalaren Facebook orrialdean, hain zuzen.