Uda giroa

Asteazken arratsaldeko txupinazoarekin abiatuko dira Leitzako pestak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 8a, 16:00
Aurrera dantza taldeko ezpata-dantzariek ostegun eguerdian eskainiko dute pestetako emanaldia.

Aurretik, eguerdian ‘Etxera bidean’ mosaikoa antolatu du Leitzako Sarek, kantu-jira eginen dut eta jubilatuen eta kantu bazkaria ere izanen dituzte

Asteburu honetan erreparto eta umeen egunak ospatu dituzte Leitzan, baina pestak abuztuaren 10ean, asteazkenean hasiko dira. 18:00etan botako dute txupinazoa eta Plazaola aldizkariko azalaren irabazleari saria emanen diote, baina aurretik ere izanen dituzte besta ospakizunak. Eguerdian ‘Etxera bidean’ mosaikoa antolatu du plazan Leitzako Sarek. Kuxkuxturekin kantu-jira izanen dute, jubilatuen bazkaria eta kantu bazkari herrikoia karrapen. Eta ondotik, zer esanik ez, sei eguneko pesta bikainak datoz, bi urtez ezin ospatu ibili ondotik.

Abuztuak 10, asteazkena

12:00etan Etxera bidean mosaikoa plazan Leitzako Sarek antolatuta 13:00etan Kantu-jira Kuxkuxturekin plazatik abiatuta. 13:30ean jubilatuen bazkaria. 14:00etan  kantu bazkari herrikoia karrapen. 18:00etan txupinazoa eta Plazaola aldizkariko azalaren irabazleari saria ematea. Ondotik Incansables txaranga, txistulariak, erraldoien konpartsa eta gaiteroak herrian barrena kalejiran. Ondotik zuzeneko musika emanaldia Aurrerako atarian. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Burutik eta Pleura taldeen kontzertua. 23:00etan DJak Elektro Tekno gaua Atekabeltzen. 01:00etan Incansables txarangaren erronda.

Abuztuak 11, osteguna

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean hamaiketako irekia karrapen. 12:00etan Aurrera Dantza Taldeko ezpata dantzariak plazan. Ondotik afizionatuen arteko pilota partidak plazan. 13:00etan Aurreratik abiatuta Incansables txaranga. 17:00etan zuzeneko musika emanaldia Aurrerako atarian. 18:00etan zezenak plazan. 19:00etan herri kirolak plazan: Aizkoran bakarka: Malen Barrenetxea. Bikoteka: Laiene Pikabea-Irati Astondoa, Nerea Sorondo-Uxue Ansorregi. Harria jasotzen: Lur Errekondo eta Lierni Osa. Giza proban: Joseba Santxez. Ondotik goxokiak. 19:00etan Luze eta Motz bakarrizketa Atekabeltzen. 19:30ean Incansables txaranga eta buru-haundiak. 21:00etan Leitzako Ingurutxoa nahi duen guziarentzat plazan. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Goxua'n Salsa. 01:00etan Incansables txarangaren erronda.

Abuztuak 12, ostirala

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan Txorotxaranga. 12:00etan Plazaz plaza txapelketako pilota partida plazan. 13:00etan paella prestaketa eta jatea karrapen. 13:00etan Aurreratik abiatuta Incansables txaranga. 17:00etan Leitzako bertso eskolakoen emanaldia Aurrerako atarian. 17:30ean zezenak plazan. 19:00etan Aurrera Dantza Taldearen emanaldia plazan. Ondotik goxokiak. Gero Incansables txaranga eta buru-haundiak. 22:00etan zezensuzkoa. 00:00etan Gozategi.  00:00etan Herdoil eta Kaleko Urdangak Atekabeltzen. 02:00etan DJ Bull Peritzeko txosnan. 03:00etan Leitzako Ingurutxoa nahi duen guziarentzat plazan.

Abuztuak 13, larunbata

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etatik 13:00etara Bubble jolasak plazan. 12:00etan erraldoien konpartsa eskolatik abiatu eta Amazabal eta Patxi Arrazolara. 13:00etan Aurreratik abiatuta Incansables txaranga. 13:00etan poteo musikatua plazatik abiatuta. 15:00etan brindisa eta bazkaria karrapen. 16:30etik 19:30era Bubble jolasak plazan. Goxokiak. 18:00etan pilotari profesionalak Amazabal pilotalekuan: 1. partida: Zabala-Gaskue, Salaberria-Tolosaren aurka. 2. partida: Altuna III.a-Rezusta, Ezkurdia-Zabaletaren aurka. 19:00etan DJ Reimy plazatik abiatuta. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Zea Mays eta Raimundo El Canastero. Ondoren DJ Garrote plazako txosnan. 01:00etan Incansables txarangaren erronda.

Abuztuak 14, igandea

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan aparra plazan. 13:00etan txakolin dastaketa plazan. 13:00etan Incansables txaranga plazan. 15:00etatik 19:00etara ur txirrista Errekaldeneko atarian. 17:00etan zezenak plazan. 18:00etan bertsolariak plazan: Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi. Ondotik goxokiak. Ondotik Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:30ean zezensuzkoa. 22:00etan herri afaria plazan. 00:00etan DJ Jo Ta Txo Peritzeko txozna. 01:00etan Incansables txarangaren erronda.

Abuztuak 15, astelehena

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan erraldoien konpartsa eskolatik Manuel Lasartera eta plazan bukatu. 12:00etan herri kirolak plazan. Harri jasotzen: Josetxo Urrutia. Aizkoran: Jon Rekondo-Julen Olano, Hodei Ezpeleta-Oier Kañamares. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00etan entzierroa eta zezenak plazan. 19:00etan helduen Ingurutxoa plazan. Ondotik goxokiak. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Txingones de la Rencle. Ondotik Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun