Leitzako Plazako Pilota Txapelketako atzeratutako partidak ondoko bi asteetan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 14:00

EH Mendi Erronka eta Leitzako Sagardo Eguna tarteko, asteburu honetan eta hurrengoan ez dute XXIX. Binakako Pilota Txapelketako partidarik jokatuko Leitzan. Hala, Mikel Iriarte antolatzaileak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, «atzeratutako partidak ondoko bi asteetan astegunez jokatzen saiatuko gara».

Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako Plazako XXIX. Binakako Pilota Txapelketak aurrera jarraitzen du. Azken egunetan hainbat partida jokatu dituzte, tartean hauek:

  • Mikel Zabaleta - Eki Mateorena 22, Miel Olano - Iñigo Alduntzin 18
  • Imanol Urkiola - Xabier Jaunarena 22, Zuhaitz Beloki - Garikoitz Huizi 17
  • Hegoi Txoperena - Luken Casares 22, Eden Gastearena - Arkaitz Olano 12
  • Iñaki Alduntzin - Unai Olano 22, Mikel Martinez - Eñaut Goikoetxea 20
  • Mikel Zabaleta - Eki Mateorena 17, Ibai Bengoetxea - Iñaki Zabalo 22

Asteburu honetan EH Mendi Erronkak hartuko du Leitzako plaza eta hortaz, ez dute pilotan jokatzeko aukerarik izanen. Gauza bera izanen dute asteburu honetan zortzi ere, Sagardo Eguna izanen baita. Hortaz, astegunez jokatuko dituzte partidak. Horietako batzuk datorren astelehenerako eta asteazkenerako hitzartu dituzte. Ligaxka faseko laugarren jardunaldiko partidak izanen dira.

  • Ekainaren 6an, astelehenean, 18:30ean: Imanol Urkiola - Xabier Jaunaren, Ioanes Ceballos - Mikel Iriarteren aurka.
  • Ekainaren 8an, asteazkenean, 19:00etan: Mikel Zabaleta - Eki Mateorena, Zuhaitz Beloki - Garikoitz Huiziren aurka.

Lerro hauek idazterakoan data zehaztu gabea zuten bertze partida batzuek, eta horiek ondoko bi asteetan astegunez jokatuko dituztela argitu du Iriartek.

  • Andoni Zabaleta - Kevin Vera, Iñaki Alduntzin - Unai Olanoren aurka.
  • Miel Olano - Iñigo Alduntzin, Ander Alduntzin - Antton Abruzaren aurka.
  • Hegoi Txoperena - Luken Casares, Mikel Martinez - Eñaut Goikoetxearen aurka.
  • Mikel Zabaleta - Aitor Arraras, Markel Barriola - Ekaitz Narbarteren aurka. 

Aldi bakoitzean multzo bakoitzeko bikote batek atseden eguna izaten du eta kasu honetan, Ibai Bengoetxea - Iñaki Zabalo eta Eden Gastearena - Arkaitz Olano bikoteek atsedena izanen dute.

Sailkapena

Orain arte jokatutako partidak kontuan hartuz hauxe da multzo bakoitzeko sailkapena. Hori bai, batzuk partida gutxiago jokatu dituzte.

A taldeko sailkapena:
  1. Hegoi Txoperena - Luken Casares
  2. Andoni Zabaleta - Kevin Vera
  3. Iñaki Alduntzin - Unai Olano
  4. Eden Gastearena - Arkaitz Olano
  5. Mikel Martinez - Eñaut Goikoetxea
  6. Markel Barriola - Ekaitz Narbarte
  7. Mikel Zabaleta - Aitor Arraras
B taldeko sailkapena:
  1. Imanol Urkiola - Xabier Jaunarena
  2. Ioanes Ceballos - Mikel Iriarte
  3. Ander Alduntzin - Antton Abruza
  4. Mikel Zabaleta - Eki Mateorena
  5. Ibai Bengoetxea - Iñaki Zabalo
  6. Zuhaitz Beloki - Garikoitz Huitzi
  7. Miel Olano - Iñigo Alduntzin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun