Datorren ikasturteari begira pilota eskolan izena emateko epea zabaldu du Leitzako Aurrerak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 10:30

Aurrerako pilotariak pilota eskolako entrenamendu batean.

2022-2023 denboraldirako prestatzen hasia da Leitzako Aurrera Kirol Elkarteko Pilota Batzordea. Aurretik izena emateko epea igandean, ekainaren 5ean, itxiko dute. 

Orain arte bezala, bi aukera emanen dituzte: pilota jolasak eta pilota eskola.

2016 eta 2015 urteetan jaiotakoek pilota jolasetan aritzeko aukera izanen dute. Astean saio bat izanen dute eta ez dute txapelketetan izenik emanen.

Pilota eskolan, berriz, 2014an edo aurretik jaiotakoak ibiltzen ahalko dira. Nahi izanez gero, Nafarroako Kirol Jokoetan, Mendialdeko pilota txapelketan eta bestelako txapelketa batzuetan parte hartzeko aukera izanen dute.

Aurre izen ematea lotura honetan sartuta egin daiteke, edo pilotalekuan ere jaso daiteke.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun