Hilaren 23an hasi zen Leitzako kultur aroa eta geroztik hainbat erakusketa, hitzaldi eta ekitaldi izan dituzte herrian. Gaur Mingañe Saltsan bertso sariketako finala eta afaria izanen dute 21:00etan Torrean, eta asteburuan ere izanen da zer egin.
Larunbatean, maiatzaren 28an, Leitzaketa lehiaketa azkarra eginen dute Herri Aretoan 18:30ean. Igandean, berriz, artisau azokak hartuko du lekukoa goiz osoan plazan. Garagarrilaren 1etik aurrera ekitaldi gehiago izanen dira Leitzan. Kultur aroaren egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.