Atekabeltz Herriguneak antolatuta, 20:00etan pintxo-potea hasiko da, 21:30ean musika eta bideo herrimemberra izanen dute eta 23:30ean beroketa kolektiboa eginen dute Korrika Leitzara ailegatu baino lehen. Korrikan parte hartu ondoren, buelta jai giroan egin nahi dute eta hala, bizikleta-eskoba-musikatua prestatu dute Atekabeltzekoek.