EH Itzulia 2022

Maite Iturrarte leitzarrak izan zuen Itzuliko etapako zinta mozteko ohorea

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 09:30

Atzo Leitzatik atera zen Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, eta horren harira, egun berezia izan zuten Leitzan. Aukera aprobetxatuz, Mikel Nieve eta Ibai Azurmendi herriko txirrindulariak omendu nahi izan zituen herriak. Etapari hasiera emateko zinta mozteaz, berriz, Maite Iturrarte herritarra arduratu zen, Okille tailerreko langilea eta txirrindularitza zale sutsua. Mikel Zabaleta alkatea ondoan, eta Nieve eta Azurmendi atzean zituela, hunkituta bete zuen agindutakoa. Bideoa: Pablo Feo. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun