Inauteriak ospatuko dituzte Goizuetan igandean hasita

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 11:00

Inauterietarako egitarau oparoa prestatu dute Goizuetan. Igandean hasiko dira, eta datorren astelehenean, asteartean eta larunbatean izanen du jarraipena bestak. 

Otsailaren 27a, igandea

  • 17:00etan gaztetxoen Zahagi dantza.
  • 18:30ean. Garazi eta Gorka trikitilariak. 

Otsailaren 28a, astelehena:

  • 08:00etan Mozorroen irteera baserrietara.
  • 10:00etan plaza apainketa. Akelarrea izanen da gaia. 
  • 11:00etan kalejira herrian zehar. 
  • 13:00etan salda eta txorizo egosia. 
  • 16:30ean haurrentzako Lur eta Amets pelikula. 
  • 18:ooetan txokolatada.
  • 18:30ean Garazi eta Gorka trikitilariak.
  • Ilunabarrean mozorroen etorrera dultzaineroekin.
  • 22:00etan Mozorroen afaria. 

Martxoaren 1a, asteartea: 

  • 09:00etan Mozorroen gosaria.
  • 09:30ean Mozorroak dantzan herriko kaleetan.
  • 14:30ean Mozorroen bazkaria. 
  • 17:30ean Zahagi dantza Motzanetik hasita.
  • 19:00etan Pantxo Balbuena musikariaren emanaldia.
  • 22:00etan Mozorroen afaria. 

Martxoaren 5a, larunbata, kontuen eguna:

  • 13:00ean poteoa Igandea txarangarekin.
  • 14:30ean Mozorroen bazkaria. 
  • 17:30ean Igandea txaranga herrian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun