22. Korrika

Leitzako Korrika batzordeak bilera eginen du otsailaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 22a, 19:00

2022ko Korrika apirilaren 8tik 9rako gauen pasatuko da Leitzatik, eta «egun handia» prestatzeko antolatu da Leitzako Korrika batzordea. Ortzegunean, otsailaren 24an, 18:00etan eginen dute lehenbiziko bilera, udaletxean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bilerara eta antolaketan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun