Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu Leitza eta autobidearen artean erortzea izan zen tokiko mendi-mazela egonkortzeko lanak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 22a, 16:00

Bernardo Ziriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta Mikel Zabaleta Leitzako alkatea erortza izan zen tokira egindako bisitan.

Azken euriteen ondorioz erortzekin kaltetutako eremua ikuskatzen ibili berri dira Bernardo Ziriza kontseilaria eta Mikel Zabaleta alkatea. Gaur egun, mendi-mazelaren zati bat pixkanaka behera doala ikusten da, erabat irristatu gabe, eta, beraz, azkar samar zerbait egin behar dela ikusi dute.

Eroritako ezpondaren goiko aldetik Plazaolako bide-berdea pasatzen da. Ezpondaren beheko aldea, aldiz, NA-170 errepideko harri-lubetaren gainean pausatzen da. Pasa den abenduan, 30 metroko mendi-mazela errepidera erori eta Leitza eta autobidearen arteko pasabidea moztuta gelditu zen hainbat orduz.
 

Ezpondari pisua kendu eta metalezko sare batekin lurra finkatu

Mendi-mazela egonkortzeko irtenbide posibleen artean, egokiena, ezpondak duen pisua murrizteko materiala kentzea eta higaduraren aurkako sare fin bat jartzea dela pentsatu dute. Hartara, lurrean pikotxekin ainguratutako metalezko sare bat paratuko dute eta, obra horrekin, lur-jausi berri bat saihestuko dela espero dute.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun