Euriteak 2021.12.10

Leitzatik autobidera doan errepidea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 12a, 18:58
N-170 errepidea erabilgarri dago baina Plazaolako bidea itxita.

Leitza eta A-15 autobidea lotzen dituen NA-1700 errepidea garbitu dute eta erabilgarri dago dagoeneko. Dena den, kontuz ibiltzeko abisua eman du Leitzako Udalak lur mugimendu berriak egon litezkeelako. Plazaolako bide berdea momentuz itxita egonen da prebentzioz.

Arrisku berriren bat sumatuz gero, 112ra deitu eta abisu emateko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun