Leitzako Udaleko kideak erortza izan den tokian dira kalteak baloratzen eta ahal duten neurrian irtenbidea ematen saiatuko dira. Astibi baserriaren inguruan izan da gaurko erortza, Areso alderago, 2014an gertatu zen luiziaren gunetik oso gertu.
Alternatiba bezala, Uitziko errepidea erabiltzeko eskaera egin du Leitzako Udalak, Areso eta Leitza arteko baserri bidea estua baita oso trafikoa bi noranzkoetan ibili ahal izateko.