«Produkzio guztia geldirik dagoela» gaineratu du, «lanera azaldu diren bakarrak bulegoko langile bakan batzuk izan dira».
Zuzendaritzak, bestalde, erantzunik eman gabe jarraitzen duela jakinarazi du Barandiaranek.
Hitzarmen duin baten alde, igandean egin zuten aurreneko greba eguna Leitzako Torraspapel lantegian. Gaur egin dute bigarrena eta Aratz Barandiaran enpresa batzordeko idazkariak «balorazio oso positiboa» egin du. Goizeko elkarretaratzean 150 langile inguru bildu dira eta eguerdian 80 bat.
«Produkzio guztia geldirik dagoela» gaineratu du, «lanera azaldu diren bakarrak bulegoko langile bakan batzuk izan dira».
Zuzendaritzak, bestalde, erantzunik eman gabe jarraitzen duela jakinarazi du Barandiaranek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.