Koronabirusa

Aresoko eta Elizondoko ikastetxeetan ikasgela bana konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 2a, 14:30
Aresoko Nazabal ikastetxe publikoaren kanpoko ikuspegia

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 65 ikasle konfinatu dituzte, 7 ikasgelatakoak.

Betiere Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituen datuen arabera, 7 ikasgela horietatik bi eskualdeko ikastetxeetakoak dira: Aresoko Nazabal eskolan Lehen Hezkuntzako 1-2-3. mailakoen ikasgela eta Elizondoko eskolan Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen ikasgela bat. Nafarroan orain 881 ikasle daude konfinatuak 80 ikasgelatakoak: 30 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 50 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun