Nafarroako Gobernuak atzo jakitera eman zuenez, herrialde osoan 219 ikasle konfinatu zituzten, eta horien artean Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasgela bat. Nafarroan gaur 1.693 ikasle daude konfinatuak, 86 ikastetxetako 149 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 83 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 66 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.