Koronabirusa

Egoera epidemiologikoa dela eta, Leitzako udalak aurten ez du inauterietan antolatu ohi dituen ekitaldirik antolatuko

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 15a, 14:00

2016ko inauterietan, asteartean.

Leitzako udalak ohar baten bidez jakitera eman du «aurten ez duela ihoterietan antolatu ohi duen ekitaldirik antolatuko», eta egoerak hobera egiten duenean «herritar eta eragileekin batera, horrenbeste maite ditugun ospakizunak, pestak eta ekitaldi jendetsuak» berrartuko dituztela.

Osasun larrialdiak eta horren ondorioak «ikuspegi askotatik larriak eta nekagarriak izaten ari direla» dio udalak bere oharrean. Hala ere, udalari orain arte izandako jarrerarekin «koherentziaz jokatzea» eta erabakiak «herritarren osasuna lehenetsiz» hartzea dagokiola berresten du, «batez ere, egoera zaurgarrian dauden pertsonengan koronabirusak izan dezakeen eragina kontuan hartuta».

Egoerak hobera egiten duenean eta baldintzen posible egiten duten bezain laster, «herritar eta eragileekin batera, horrenbeste maite ditugun ospakizunak, pestak eta ekitaldi jendetsuak antolatzen» segituko dutela iragarri du bere oharrean Leitzako udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun