Euriteak 2022.01.10

Goizueta-Leitza arteko errepidea ere itxita dago

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 15:23

Arranbideko zubian Urumea ibaiak gainezka egin eta gaur goizean Goizuetatik Hernanirako errepidea itxi behar izan dute. Errepide hori dagoeneko irekia dagoela adierazi du udalak, baina «kontuz gidatu, hainbat puntutan lohia eta putzuak baitaude; Arranbideko zubi inguruan adibidez». Orain itxita dagoena Goizuetatik Leitzara doan bidea da.

Ibero eta Artzan bitartean erortzea izan da eta horren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun