Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, herrialde osoan 251 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan, horien artean Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasgela bat. Nafarroan gaur 1.717 ikasle daude konfinatuak, 54 ikastetxetako 100 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 34 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 66 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.